ASTEKO KRONIKA.

(2014ko irailaren 18an).

 

 

 

         XAKE TORNEOAK.

 

            JOKATUTAKOA: ”Sabadell Hiria” Nazioarteko VII. Xake Torneo Irekiko A Multzoa.

 

            2014ko irailaren 2tik 10era jokatu da, Sabadell hirian (Bartzelona probintzia, Katalunia, Herrialde Katalanak).

 

            90 minutuko partidak, 30 segundo gehituta jokaldiko. 9 txanda izan dira.

 

            Azkeneko sailkapena hauxe izan da:

 

1)      Chanda Sandipa (India) (2.619) – 7 puntu.

 

16.- Mikel Ortega Lopez (Nafarroa, Euskal Herria) (1.928) – 4’5 puntu (+80 FIDE eloan).

26.- Aritz Izagirre Alsua (Gipuzkoa) (1.954) – 4 puntu (+0’4 FIDE eloan).

 

Orotara, 46 jokalari izan dira.

 

            Informazioa: “http://chess-results.com/tnr131863.aspx?lan=2&art=1&rd=9&fed=ESP&turdet=YES&flag=NO&wi=821” webgunea.

 

            JOKATUTAKOA: Coral Colon Elkarteko XI. Xakearen Eguna.

 

            2014ko irailaren 11n jokatu da, Sabadell hirian (Bartzelona probintzia, Katalunia, Herrialde Katalanak).

 

            15 minutuko partidak, 5 segundo gehituta jokaldiko. 9 txanda izan dira.

 

            Azkeneko sailkapena hauxe izan da:

 

1)      Kevel Oliva Castańeda (Kuba) (2.501) – 7’5 puntu.

 

64.- Aritz Izagirre Alsua (Gipuzkoa) (1.954) – 3’5 puntu.

 

Orotara, 94 jokalari izan dira.

 

            Informazioa: “http://chess-results.com/tnr141445.aspx?lan=2&art=1&fed=ESP&turdet=YES&flag=NO&wi=821” webgunea.

 

            JOKATZEKOA: P. Ignacio Knörren Oroimenez I. Xake Torneo Irekia.

 

            2014ko irailaren 20an jokatuko da, goizeko 10etatik aurrera, Tuterako Jesuiten Ikastetxeko klaustroan (Frantzisko Xabier kalea, 1). Goizez eta arratsaldez jokatuko da.

 

            15 minutuko partidak eta 8 txanda izanen dira.

 

            Parte hartzeko, “pepesaezmancho@gmail.com (Pepe Saez) posta elektronikora mezua bidali behar da edo 651 61 25 18 telefonora deitu. Izena, deiturak, jaioteguna, FIDE edo FEDA eloa eta taldea adierazi beharra dago.

 

            Prezioa: 10 euro. Santa Ana taldekoentzat eta Jesuiten Ikastetxekoentzat, 5 euro. Jokalekuan ordain daiteke edo Laboral Kutxako kontu honetan: ES17 3035 0102 37 1020039865. Izen-deitura eta ordainketaren zioa adierazi beharra dago.

 

            Plazak mugatuak dira, izena emateko ordenaren arabera. Epea 2014ko irailaren 18an amaituko da.

 

            Sariak mamitsuak dira: Tofeoak, 200 euro, 150 euro, 100 euro eta abar.

 

            Informazioa: “http://www.fnajedrez.com/files//fnajedrez/Normativa%20y%20Bases%20Torneos/Bases%20I%20Open%20Memorial%20Padre%20Knorr.pdf” webgunea.

 

            JOKATZEKOA: ”Bergara Hiria” Nazioarteko Xake Torneo Irekia.

 

            2014ko irailaren 21ean jokatuko da, arratsaldeko 4 eta erdietatik aurrera, Bergarako Udaletxeko Batzar Aretoan.

 

            15 minutuko partidak eta 7 txanda izanen dira.

 

            Parte hartzeko, “fvajedrez@facilnet.es posta elektronikora mezua bidali behar da, edo 663 04 35 00 telefonora deitu, edo 943 76 26 50 faxera mezua igorri.

 

            Izena emateko epea 2014ko irailaren 20an amaituko da.

 

            Sariak mamitsuak dira: Tofeoak, 500 euro, 300 euro, 200 euro eta abar.

 

            2013ko irabazlea Lelys Stanley Martinez Duany kubatarra izan zen.

 

            Informazioa: “http://www.ajedrezvasco.com/torneos/140921Bergara-info.pdf” webgunea.

 

2014-09-18.

Iturria: Internet.